Asier Nieto: "Gizarteari erantzuteko ikerketa lerroak planteatzen ditugu"

Aritz Mutiozabal eta Gorka Eizagirre 2026ko otsailaren 28a

Asier Nieto AZTIko ikerlaria elkarrizketatu du Aritz Mutiozabal kazetariak urtarrileko Zarautz Guka aldizkarirako. Nietok bere lanbideak zertan datzan azaldu du solasaldian: eskura dituzten teknologi aurreratuekin, behaketa zorrotzak egiten dituzte itsasoan kalitatezko datuak lortzeko.

AZTI zentro zientifiko eta teknologikoan egiten du lan Asier Nietok. Ozeanografia operazionaleko ikerketa arloan, hain zuzen ere. Eskura dituzten teknologi aurreratuak erabiliz, behaketa zorrotzak egiten dituzte itsasoan kalitatezko datuak eskuratzeko.

Zehatzago esanda, behaketa proiektu ezberdinak jartzen dituzte abian, denbora errealean monitorizatzeko sistemak erabilita. Proiektu horiei bitartez lortuko emaitzak baliagarriak izaten dira itsasoak etorkizunean izango dituen portaerak aurreikusteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide