Harriet Goñi eta Adrian Casadevante jokalariekin indartu du taldea Zarautzek

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 5a

Harriet Goñi aurrelari gaztea Zarauzko taldeko elastikoarekin (ZKE)

Lehenengoa Reala C taldeak utzi dator Zarauzko futbol taldera; bigarrena, berriz, taldera itzuliko da, Alex Agirrezabal atezainaren lekua ordezkatzera. Asteburu honetan Portugalete liderraren aurka jokatuko dute Astin.

RFEF hirugarren mailako Zarauzko futbol taldeak bi jokalari berrirekin indartu du multzoa. Alde batetik, Donostiako Reala C taldeko Harriet Goñi aurrelari gazteak denboraldi amaierar arte  utzita jokatuko du Zarautzen. Taldea laguntzeko gogotsu etorri da 18 urteko jokalaria, eta klubean eskuzabalik hartu dute.

Bestetik, Adrian Casadevante atezaina taldera itzuli da. Lan arrazoiak medio aurtengo denboraldian jokatzeari utzi zion, baina klubean jarraitzen du jubenilen atezainak entrenatzen. Alex Agirrezabalen lesioak –San Ignacioren aurkako partidan min hartu zuen lepauztaian– Casadevanteren itzulera behar du, eta klubak bere prestutasuna eskertu du.

Zarautzek partida zaila izango du asteburu honetan: sailkapenean buru doan Portugalete taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak larunbatean, 15:45etik aurrera. Etxean jokatuko du, beraz, zaletuen berotasuna ezinbestekoa izango da norgehiagoka aurrera ateratzeko. Hamabiosgarren postuan kokatuta badago ere, beheko postuetan dauden azken bost taldeak bi puntuko aldea dute, eta edozein emaitza erabakigarri suertatu daiteke bigarren itzuli honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide