Hikaz bertso saioa egingo dute hilaren 15ean

Intza Trula 2026ko otsailaren 4a

Zirikak iaz antolatutako bertso saioko irudia. (Zirika)

Zirika euskara elkarteak eta Korrika batzordeak antolatu dute saioa, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Aner Peritz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ariko dira bertsotan.

Zirika euskara elkarteak eta Korrika batzordeak bertso saioa antolatu dute datorren asterako, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Hikaz abestuko dute bertsolariek bertan, eta otsailaren 15ean, igandez, izango da, Udaberri jubilatuen elkartean.

Bost bertsolari ariko dira kantuan: Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Aner Peritz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi. Gai jartzaile lanak, berriz, Julen Zulaikak egingo ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide