Otsailarekin batera, ireki dute 2026ko TAO txartela berritzeko epea, eta hala egin nahi dutenek, martxoaren 25era arte izango dute bakoitzari dagokion zenbatekoa ordaintzeko tartea banketxean, baita lehen aldiz eskatzekoa ere. Ordainketaren azalpenean autoaren matrikula eta titularra adierazi beharko dituzte herritarrek. Hurrengo urteetako ordainagiriak helbideratu nahi dituztenek ere TAO bulegora joan beharko dute.
Udalak adierazi duenez, TAO txartela Urdaneta kaleko 5. zenbakian dagoen lokalean jaso beharko da, ohi bezala, eta bertan, ordainagiria erakustea beharrezkoa izango dute herritarrek hori jasotzeko. Gaineratu dute bulegoan bertan ere ordaindu ahalko dela zenbatekoa txartel bidez. Bere aldetik, txartela etxean jaso nahi dutenek ordainagiria 627 45 25 00 zenbakira edo taoberriketa.zarautz@gertek.eus helbidera bidali beharko dute.