Koplaz beterik dator asteazkena, Santa Ageda bezperarekin

Aritz Mutiozabal

Txinpirin abesbatza Santa Ageda bezperan. (Aritz Mutiozabal)

Usadioari jarraituz, Zarautz Abesbatza, Zarazte eta Txinpirin kalera aterako dira lurra esnatzera. Bidelagun izan dituzte musika eskolako txistulariak, Zarautztrik eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariak.

Santa Ageda bezpera izango da asteazkenean, eta usadioari jarraituz, Zarauzko Abesbatzako hiru taldeak, makilekin lurra kolpatuz, kantuan irtengo dira kalera. Goiztiarrenak, Txinpirin abesbatzako 7-9 urteko haurrak izango dira; 18:00etatik 19:00etara, kalez kale ariko dira Imanol Urbieta Musika Eskolako txistularien laguntzarekin.

Zarautz Abesbatzak eta Zarazte abesbatzak elkarrekin jardungo dute, Zarautztrik elkarteko trikitilariak eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariak lagun dituztela. Musika Plazan emango diote hasiera saioari , 19:30ean, eta koplen ohitura zaharrari eutsiz, 20:45 aldera arte ibiliko dira Alde Zaharra girotzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide