Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 2a

Iazko Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, Arranon. (Utzitakoa)

Arrano tabernanizango da hitzordua, 15:30ean hasita, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izena ematerakoan. Txapelketako lehenengo fasea jokatzen ari dira orain herriz herri.

Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako lehen fasea abian da. Iazko azaroan hasi ziren kanporaketak jokatzen herriz herri, eta larunbat honetan Zarauzko Arrano tabernan izango da hitzordua, 15:30etik aurrera. Izen ematea egunean bertan egingo da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Txapelketaren dinamika urteroko bera izango da. Herriko kanporaketa gainditzen dutenek zazpi herrialdeko kanporaketa jokatuko dute, martxoaren 7an; Gipuzkoakoa Antzuolako, udal pilotalekuan izango da, 15:00etan hasita. Final nazionala, berriz, martxoaren 28an egingo dute, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa).

Sariei dagokienez, txapeldunek 3.000 euro, txapelak, garaikurrak eta lau lagunentzako Kariberako bidaia eskuratuko dute. Txapeldunordeek, aldiz, 1.500 euro, garaikurrak eta bi lagunentzako Kariberako bidaia. Halaber, hamaseigarren postura arte sailkatzen diren bikote guztientzat izango da saria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide