Sutea izan da Herrikosoro kaleko etxebizitza batean, eta bi pertsona erreskatatu behar izan dituzte

Erredakzioa 2026ko otsailaren 1a

Sutea, Herrikosoro kaleko etxebizitza familiabakarrean. (Utzitakoa)

Bi pertsona horiek balkoian babestu behar izan dute suhiltzaileak heldu bitartean. Egoera kontrolpean dago jada, eta ez dakite zerk piztu duen sua.

Herrikosoro kaleko etxebizitza familiabakar batean sutea izan da, bi pertsona barruan zeudela. Ertzaintzak jakitera eman duenez, balkoian babestu dira bi pertsona horiek, eta harrapatuta egon dira suhiltzaileek bertatik erreskatatu dituzten arte.

Suhiltzaileek 18:40 aldera jaso dute larrialdi deia, eta orain gutxi (19:20) lortu dute sua itzali eta egoera kontrolpean izatea. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.

Erreskatatu dituzten bi bizilagunak larrialdi zerbitzuek artatu dituzte auzoan bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide