Martin Sorreluz Zarauzko errugbi jokalaria Singapurren dago une honetan, HSBC SVNS Singapur txapelketa jokatzeko prest. Espainiako selekzioarekin bidaiatu du zarauztarrak, eta, hain justu, bihar eta etzi jokatuko dute txapelketa, estadio nazionalean.
Sailkapen fasea jokatuko dute lehendabizi, eta Espainiako selekzioak ondorengo aurkariei egin beharko die aurre: Hegoafrika, Fiji eta Britainia Handia. Txapelketa HSBC SVNS Series markoaren barruan jokatuko dute, mundu mailako errugbi 7 txapelketa.