Beatriz Egizabalek eskainita, Gregoria bakarrizketa izango da otsailaren 27an Hiruputzu gaztetxean. 20:00etan hasita, Egizabalek hurrengo galderari erantzungo dio hitzorduan zehar: "Feminista jaio ala egin egiten da?". Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, bakoitza bost euro ordainduta.
Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, haurtzarotik heldutasunera errealitate horrek izan duen eraginaz mintzatuko da. Aldi berean, inguru normatibo nahiz ez norbatiboek izandako eragina nahiz feminismoaren olatu desberdinak ere aztertuko ditu. Horien bueltan honakoa dio Egizabalek: "Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai... edo ez?