Pagoeta Mendizale Elkarteak bihar arratsaldean emango dio hasiera 2026ko emanaldien egitarauari, eta ganorazko hasiera emateko, sei zarauztarrek 2023an Nepalen egin zuten zeharkaldian bizitako esperientzia kontatuko dute.
Edu Quintano, Iñigo Mugertza, Koldo Olazabal, Oier Irureta, Joseba Uyarra eta Xanti Garate seikoak Nepalera bidaiatu zuten, eta, besteak beste, Gokyo, Khumbu eta Chukung bezalako parajeetan ibili ziren. Saioa Pagoeta elkartearen egoitzan izango da, 19:00etan.