Zarauzko Surf Elkarteak uretako errendimendua hobetzeko ikastaroa eskainiko du datorren astean

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 31

Surf tabla bat. (Pexels)

Julen Larrañaga surf irakaslearen gidaritzapean, hobekuntza fisiko eta psikologikoa eskainiko zaie maila guztietako surflariei. Horretarako, saio teoriko eta praktikoak egingo dituzte, Aritzbataldeko igerilekuan nahiz bilera gelan. Otsailaren 13 eta 14an izango dira saioak, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. 

Zarauzko Surf Elkarteak antolatuta, uretako errendimendua hobetzeko eta Bwrag (Big Wave Risk Assessment Group) segurtasun protokoloa ikasteko saioak eskainiko dituzte datorren astean.

Hain zuzen ere, ikastaroaren bitartez hobekuntza fisiko eta psikologikoa eskainiko zaie maila guztietako surflariei. Horretarako, saio teoriko eta praktikoak egingo dituzte, Aritzbataldeko igerilekuan nahiz bilera gelan. Alde teorikoari dagokionez, parte hartzaileek fisiologia, arnasketa teknikak eta diafragma uzkurketak ikasiko dituzte. Bestalde, alde praktikoari dagokionez, lasaitze eta meditazio teknikak landuko dituzte, ur azpiko denbora hobetoago kudeatzeko.

Saioak Julen Larrañagak gidatuko ditu, 30 urteko esperientzia duen surf irakasleak, hain zuzen, eta besteak beste, egoera deserosoetan kontzienteki eta lasaitasunez jokatzeko aholkuak emango ditu.

Hala, ikastaroa datorren astean eskainiko dute, otsailaren 13an, arratsaldez, eta 14an, goizez, Aritzbatalde kiroldegian. Izen ematea dagoeneko zabalik da eta interesdunek otsailaren 10era arte izango dute horretarako aukera, elkartearen bulegora (Mendilauta kalea, 13) gerturatuta edota zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera mezu bat idatzita. Ikastaroak guztira 100 euroko kostua izango du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide