Zinemak begirada kritiko gisa balio duen moduaz mintzatuko dira arratsaldean Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 30a

Zinema areto bat. (Pixabay)

Antolatzaileek dioenez, proposamenak gogoeta egitera gonbidatuko du ikuslea, zinemak garrantzia zergatik duen eta pentsatzeko, sentitzeko eta gogoratzeko eran nola eragiten duen ezagutzeko. 

Gela programaren barruan, industria modura baino, zinema "esperientzia pertsonal, memoria eta munduari begiratzeko modu gisa" aztertuko dute gaur arratsaldean 18:00etan hasita, eta doan izango da sarrera. Antolatzaileek dioenez, proposamenak gogoeta egitera gonbidatuko du ikuslea, zinemak garrantzia zergatik duen eta pentsatzeko, sentitzeko eta gogoratzeko eran nola eragiten duen ezagutzeko. 

Hainbat zati izango ditu gaur arratsaldeko saioak. Lehenik, zinema esperientzia kolektibo bezela azalduko da, areto ilunean, erritual horrek belaunaldei nola eragin dien azalduz. Jarraian, zinema lengoaian jarriko dute arreta, muntaiek, enkoadraketek edo erritmoek duten garrantzia erakutsiz. Azkenik, zineman "obsesio eta pasiotzat", sortzaile eta ikusle askok irudiekin duten "harreman intimoa" landuko dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide