Marty Reismanen biopica jasotzen duen filma da Marty Supreme , gaurtik astelehenera arte Modelo aretoan ikusteko aukera izango dena. Joshua Safdie zuzendutako pelikula da, eta, besteak beste, Timothee Chalamet, Gwyneth Paltrow, Odessa A'zion, Sandra Bernhard eta Fran Dresche aktoreek hartzen dute parte.
Mahai-teniseko txapeldun bihurtu zen Reismanen ibilbidean oinarrituta dago filma. Hain zuen ere, Manhattanen apustuka jokatzen hasi zenetik 22 titulu garrantzitsu irabazi arte. Gainera, 67 urterekin erraketa kiroletako lehiaketa nazional bat irabazi zuen beteranoena bihurtu zen.
Familia osori zuzendutako eskaintzari dagokionez, Irabazi arte euskarazko telesailaren bosgarren denboraldiaren lehen atala estreinatuko dute larunbatean eta igandean. Sarrerak gonbidapen bidez eskuratu behar dira aretoko txarteldegian.
Urtarrilak 30, ostirala
20:00. Marty Supreme (VOSE)
Urtarrilak 31, larunbata
17:30. Irabazi arte! 5. denboraldiaren estreinaldia
19:15. Marty Supreme
22:15. Marty Supreme
Otsailak 1, igandea
17:30. Irabazi arte! 5. denboraldiaren estreinaldia
19:15. Marty Supreme
Otsailak 2, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Marty Supreme
19:45. Marty Supreme