Arrakastatsua izan da Lopez Goñiren hitzaldia

Aritz Mutiozabal

Ignacio Lopez Goñi mikrobiologoaren hitzaldia, Modelon. (Zarautzon)

Zarautzon elkarteak gustura agertu dira mikrobiologoaren saioarekin eta herritarrek hitzaldiaren aurrean emandako erantzunarekin; Modelo erabat bete zen astearteam

Ignacio Lopez Goñi mikrobiologo eta dibulgatzaileak hurbiltasuna eta borondate ona erakutsi zuen asteartean, Modelo aretoan eskaini zuen Mikrobiota eta osasun mentala. Hestea al da bigarren garuna? hitzaldian. Baina, ororen gainetik, komunikatzaile aparta dela.

Zarautzon elkarteak 2026ko ekitaldirako antolatutako lehen hitzordua izan zen, eta herritarrek jakin-minez eta interes handiz, leporaino bete zuten aretoa. Hain zuzen ere, 400 lagun inguru bertaratu zen neguko arratsalde hotz batean hitzaldia entzutera. Antzolatzaileen esanetan, orain artean antolatu duten ekimen arrakastatsuenetako bat izan zen Lopez Goñirena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide