Zarauzko hiru surflari lehiatuko dira gaurtik aurrera Hawaiien

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 29a

Nadia Erostarbe. (WSL)

Challenger Series zirkuituko proba jokatuko dute Hawaiiko O'ahu irlan. Bertan izango dira Nadia Erostarbe, Adur Amatriain eta Keoni Lasa.

Hiru hileko geldialdiaren ondoren, aste honetan berrekingo diote surfeko Challenger Series zirkuituari. Gaur hasi eta otsailaren 9ra bitartean, Lexus Pipe Challenger proba jokatuko dute Hawaiiko (AEB) O'ahu irlan. Lehian arituko diren surflarien artean hiru zarauztar izango dira, Nadia Erostarbe, Adur Amatriain eta Keoni Lasa, hain zuzen ere. Eskualdeko beste surflari bat ere arituko da lanean Hawaiien, Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarra.

Nadia Erostarbe bigarren txandan hasiko da lehian, eta Isabella Nichols izango du aurkari. Gaur egun bosgarrena da zirkuituko sailkapenean, eta hala amaituko balu, Championship Tourrerako sailkapena lortuko luke. Izan ere, zirkuitua amaitzeko hiru probaren faltan bi surflari besterik ez daude sailkatuta Tourrerako, eta beste bost leku daude jokoan. 

Gizonen mailan, irekita dago zirkuitua, eta oraindik ez dago matematikoki sailkatuta. Keoni Lasa bigarren txandan hasiko da lehian, eta Joh Azuchi eta Ryan Huckabee izango ditu aurkari. Adur Amatriain, berriz, hirugarren txandan sartuko da lehian eta aurkariak Leonardo Fioravanti eta Shion Crawford izango ditu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide