Grand Froid eta Bombardement taldeek joko dute bihar Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 29a

Bordeleko Bombardement boskotea.

D-beat eta crust doinu ilunez beteriko kontzertuak antolatu ditu Zarata Zarautzek; 21:30ean hasiko dira emanaldiekin.

Zarata gaua antolatu du Zarata Zarautz kolektiboak biharko, Hiruputzu gaztetxean. Orango honetan, d-beat eta crust doinu ilunak lantzen dituzten Bordeleko bi talde ariko dira zuzenean: Grand Froid eta Bombardement. Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta sarrerak bertan salduko dituzte.

Bombardement boskoteak 2016an kaleratu zuen bere lehen lana, eta, harrezkero, taldeak ibilbide jarraia izan du; besteak beste, iaz argitaratutako Dans La Fournaise diskoa aurkeztuko du ostiraleko emanaldian. Grand Froid taldeak, berriz, Sacred izeneko lana grabatu zuen 2020an, baina duela lau urte eman zuen argitara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide