Maria Jesus Etxeberria usurbildarrak margolanen bilduma berria eskegi du De Pe a Pa kafetegian. Azken hilabeteetan margotutako lanek osatzen dute erakusketa, eta ikusgai egongo da otsailaren hasierara arte; esaterako, erretratuak eta instrumentuak margotu ditu, akuarelekin zein errotuladoreekin.
Ez da Etxeberriak kafetegian aurkezten duen lehen erakusketa, 2024an ere jarri baitzuen bere lanak bertan ikusgai. Bisitatu nahi dutenek astelehenetik igandera izango dute horretarako aukera, 07:00etatik 13:30etara eta 16:30etik 20:00etara, astelehenetik igandera.