'Isiltasuna entzunarazi zuen jestua' liburua aukeztuko dute etzi, Zazpin

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 28a

Ekitaldi bat Zazpi kultur aretoan. (Aritz Mutiozabal)

Aurkezpenaren ondoren, Gesto por la Pazen inguruko mahai ingurua egingo dute Fabian Laespadak, Itziar Aspuruk, Edorta Martinezek eta Unax Agirrezabalek.

Gogoan por una memoria dignak eta Zazpi Kulturak antolatuta, Ana Rosa Gomez Moralen Isiltasuna entzunarazi zuen jestua liburua aurkeztuko dute ostiral arratsaldean, 19:00etan, Zazpi kultur aretoan, eta aurkezpenaren ondoren, solasaldia egingo dute.

2013an argitaratutako Un gesto que hizo sonar el silencio liburuaren euskarazko edizioa da ekitaldira eramango dutena. Jatorrizko argitalpena Bakearen Aldeko Koordinakundea/Gesto por la Paz desegin zenean plazaratu zuten, eta Gestoko kide izateak zekarren bizipenean eta erakundearen ibilbidea osatu zuten auzi eta printzipioetan barrena egindako ibilbidea kontatzen du.

Jarraian, Fabian Laespadak gidatuta, mahai ingurua egingo dute eta ondorengo gonbidatuek hartuko dute parte: Gesto por la Paz-eko bultzatzaileetako bat izan zen Itziar Aspuru, 18 urterekin Gestoko kide izatera sartu zen Edorta Martinez eta Unax Agirrezabal, 20 urteko gaztea. Solasaldian, gertatutakoaz hausnartuko dute, gazteen artean nola hautematen den eta gaur egungo egoerari zer ekarpen egin dakiokeen aztertuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide