Hasier Larretxea idazle arraioztarrak Itzulerako bideak lanaren irakurketa performatiboa egingo du etzi Garoan. 18:30ean hasita, familia memoriaren bidaia poetikoa landuko du hitzorduan.
Larretxeak bere gurasoekin batera partekatzen du eszena emanaldian zehar, "belaunaldien arteko isiltasunak eta topaketak aldarrikatze aldera". Ikuskizun "hunkigarri eta unibertsal" honetan ikusle bakoitzak bere istorio propioarekin konektatzeko aukera izango duela azaldu dute antolatzaileek, "non landa eremuko iruditeria eta herri kirolak presente dauden". Aipatutako emanaldiaz gain, Larretxeak Guztia urruntzea da poesia liburua kaleratu zuen iaz.