Otsailaren 7an jokatuko dute III. Emakume Futbolari eguna

Intza Trula

Bi talde, iazko Emakume Futbolari egunean, partida bat jokatzen. (Aritz Mutiozabal)

Izena emateko aukera zabalik dago jada. 15 urtetik gora izan beharko dira parte hartzeko, eta talde bakoitzak zazpi jokalari izan beharko ditu, gutxienez.

III.Emakume Futbolari eguna jokatuko dute otsailaren 7an, larunbatez, Zarauzko hondartzan. Hitzorduaren antolatzaile Zarauzko Plaieroek jakitera eman dutenez, dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko aukera.

15 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago txapelketa, talde bakoitzak, gutxienez, zazpi jokalari izan beharko ditu. Partidei dagokienez, 15 minutuko bi zati izango ditu norgehiagoka bakoitzak. Hori horrela, izena emateko ondorengo galdetegia bete behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide