Dimoni Fest jaialdiak hartu zuen Hiruputzu gaztetxea pasa den larunbatean. Zarata Zarautz kolektiboaren ekimenez, hardcore-punk estiloa jorratzen duten hainbat talde igo ziren oholtza gainera: Kataluniako E-150, Lasarteko Reclusion, Ondarroako Uther eta Leongo XgracitamoralesX, hain justu ere.
20:30 aldera hasi zen lehen zuzenekoa, eta 03:00ak bitartean jende ugari bildu zen agertokiaren aurrean. Ordea, festa ez zen kontzertuekin amaitu: DJ Katxopo eta Sinistra disko jartzaileek eskaini zuten geroko festa.