Hirugarren sailkatu da emakumezkoen trainerua Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsieran

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 25a

Emakumezkoen trainerua artxiboko irudi batean. (Onintza Lete Arrieta)

Gizonezkoen senior mailan, berriz, Zarautz hamalaugarren postuan sailkatu da (21:48.59). Guztira 62 ontzik parte hartu dute eguraldiak baldintzatutako proban. 

Ingrid denboraleak erabat baldintzatuta, gaur eguerdian jokatu dute 62 ontzik Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsiera. Aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago ekin diote kirol probari, eta emakumezkoetan Astillero (15:53.10) eta gizonezkoetan Zierbena B (20:31.09) izan dira azkarrenak. 

Eskualdeko ontziei dagokionez, Zarauzko emakumezkoen traineruak eta Getariak lortu dituzte emaitzarik onenak. Lehen horiek hirugarren egin dute gaurko proban, irabazlearen eta Hondarribiaren atzetik bakarrik (16:15.35). Gizonezkoetan Getaria laugarren sailkatu da (21:09.56), Zierbena, Bermeo eta Ondarroaren atzetik. 

Nesketan, Zarautzen atzetik helmugaratu dira bai Zumaia (16:18.50) eta bai Orio (16:23.61), eta hurrenez hurren, laugarren eta bosgarren postuak eskuratu dituzte. Gizonezkoen senior mailan, berriz, Zarautz hamalaugarren postuan sailkatu da (21:48.59), eta Orio, 24. postuan (23:07.94). 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide