Aldi baterako erakusketa berria jarri dute Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta oraingo honetan Aiora Arrospide usurbildarraren marrazkiak daude ikusgai. Guztira, kiribilekin eta zirrimarrekin jolasten duten hemezortzi irudi abstraktu paratu ditu ilustratzaileak, eta otsailaren 19ra arte bisitatzeko aukera izango da.
"Errotagailu batzuk erosi nituen, eta sukaldeko mahai gainean hasi nintzen margotzen, sentitzen. Musika eta kafea, plazerra, autokonexioa, lasaitasuna, deskonexioa eta hortik sortu zen guztia", aditzera eman du sortzaileak. Gainera, marrazteak bizipoza sortzen diola azpimarratzen du bere Instagram kontuko profilean