Zarauzko Eskubaloiko bost jokalari gazte Espainiako selekzioarekin deitu dituzte teknifikazio egonaldiak egiteko Sierra Nevadako errendimendu handiko zentroan (Granada, Andaluzia, Espainia). Maila ezberdinetako neska-mutilak dira, eta epe ezberdinetan kontzentratuko dira hilabete baten buruan.
Promesa emakumezkoen kategorian –2008-2009ko belaunaldikoen mailan–, 28 jokalari hautatu dituzte, eta horien artean daude Nora Merino eta Nagore Alza. Jubenil emakumezkoekin batera egingo dute kontzentrazioa urtarrilaren 30etik otsailaren 6ra arte. Ondoren, 2009-2010eko gizonezkoen belaunaldiaren txanda izango da, eta osatu duten 70 jokalariko zerrendan dago Xuban Rueda. Hauek otsailaren 9tik 16era egingo dute egonaldia.
Sierra Nevadako azken kontzentrazioa 2011-2012ko gizonezkoek egingo dute, otsailaren 19tik 26ra. Jardunaldi horietarako ere 70 jokalari deitu ditu Espainiako Eskubaloi Federazioak, eta Zarauzko bi ordezkari ariko dira bertan: Iker Agirrezabalaga eta Unax Ansa.