Portugaleteko (Bizkaia) San Nikolas Arraun Taldeak antolatuta, bihar jokatuko da Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsiera Bizkaiko herrian. 62 ontzik parte hartuko dute hainbat kategoriatan, eta Zarautzi dagokionez, emakume nahiz gizon seniorren traineruak lehiatuko dira bertan.
20 ontzi lehiatuko dira beteranoetan, hamabi emakumezkoetan, 28 gizonezkoetan, eta bi, gazteetan.
Hala, eguerdiko 12:00etan hasiko dira estropadak. Senior emakumeek, beteranoek eta gazteek 4.000 metroko distantzia egingo dute, eta senior gizonek, 5.500 metrokoa.