Matrikulazio aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta helduen eskolan

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 22a

Azpeitiko helduen eskolan alfabetatze ikastaroa. (Nerea Uranga)

HHI-EPA Urola Kosta helduen eskolan matrikulazio aldi berria ireki dute, eta egunotan bulegoak zabalik izango dira matrikula egiteko edota informazioa jasotzeko. Hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara ikastaroetan egin daiteke matrikula.

2025-2026 ikasturteko matrikula aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta eskoletan. Helduen eskolak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian ematen dituzte, baina nahi duten herritar guztientzako eskaintza publikoa da. Egun hauetan eskoletako ateak zabalduko dituzte ikasturteko eskaintzan matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko. Eskualdeko helduen eskolaren eskaintza honakoa da: hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara.

Zarautzen, hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara ikastaroak eskainiko dituzte. Horietarako matrikula egiteko gaur, urtarrilak 22, 15:00etatik 20:00etara egongo da helduen hezkuntzarako ikastetxea irekita, eta urtarrilaren 23tik 30era artean 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute. Zarauzko HHI-EPA Urola Kosta Pagoeta kalea 2-4 zenbakietan dago, eta 943-13 00 13 da harremanetan jartzeko telefono zenbakia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide