Igandera bitartean izango da 33. Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostra ikusteko aukera

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 20a

33. Nazioarteko Argazki Mostra. (Juan Luis Romatet)

Orain arte bezala, igandera bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa. 

Azaroaren erdialdean ireki zuten Sanz Enean 33. Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostra, eta bi hilabete irekita egon ostean, igandean amaituko da erakusketa bisitatzeko aukera. 

Aurten, ohi bezala, lau argazkilariren lanak bildu ditu erakusketak: Estibalitz Beristain debarrarenak, Iñaki Bolumburu gasteiztarrarenak, Marina Martinez kataluniarrarenak, eta Portugalen bizi, baina jatorriz brasildarra den Ana Abraorenak. Orain arte bezala, igandera bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide