Jim Jarmusch zinegile estatubatuarraren Father Mother Sister Brother komedia dramatikoa ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, Saio Originalaren barruan, Modelo aretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta jatorrizko hizkuntza eskainiko dute azpitituliuekin.
Pelikulak kritika onak jasotzeaz gain, sarietarako hautagaien artean egon da nazioarteko hainbat zinema jaialdietan. 2025ko Veneziako Zinema Jaialdian, esaterako, film onenaren Urrezko Lehoia erdietsi zuen. Lantaldean, gainera, eskarmentu handiko aktoreak aritu dira: Cate Blanchett, Vicky Krieps, Adam Driver, Mayim Bialik, Tom Waits, Charlotte Rampling eta Indya Moore.
Kontakizunari dagokionez, anai-arreba heldu batzuk berriro elkartuko dira urteetan elkar ikusi gabe egon ondoren. Konpondu gabeko tentsioei aurre egitera eta emozionalki urrun dauden gurasoekin dituzten harreman tirabiratsuak berriz ebaluatzera behartuta egongo dira. Hiru istorioetako bakoitza herrialde desberdin batean gertatuko da, gainera: Father AEBetan girotuta dago; Mother, Dublinen; eta Sister Brother, Parisen.