Giro onean hasi dituzte sansebastianak Urtetan

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 19a

Ostiraletik hasita, hainbat eta hainbat ekintza izan dira Urtetan, hala nola XXVI. Mus Txapelketa Azkarra eta herri kirolariak. 

San Sebastian Eguna bihar tokatzen bada ere, joan den asteburuan hasi ziren Urtetan sansebastianak ospatzen. Ostiralean hasi zuten festa, I. Buruz Buruko Pala Txapelketako finalaurrekoarekin. 

Larunbatean eta igandea ere bildu zen jendetza Urtetan. Izan ere, XXVI. Mus Txapelketa Azkarra jokatu zuten Eliz-Mendi elkartean, eta ohi bezala, herritar ugari bildu zen horretarako. Igandean, berriz, meza nagusia, hamaiketakoa eta herri kirol festa izan ziren. Zehazki, Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek eta Maddi Salterain Urra II.a, Mikel Lopetegi Urra eta Aratz Zubeldia Munantxo harrijasotzaileek bete zuten frontoia. Goiza amaitzeko, sokatira desafioa izan zen auzoko neska-mutil ardoaren eta ezkonduen artean. Musikak ere izan zuen tartea Urtetan, Aratz eta Irati trikitilariekin eta Elustondo anai-arreben erromeriarekin. 

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta utzitakoak)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide