'Itxuan kontzertuak' formatuko hirugarren hitzordua, otsailaren 7an

Mireia Galarza Bastida 2026ko urtarrilaren 18a

Skabidean taldeak eskaini zuen 'Itxuan Kontzertuak' formatuko azkena. (Kulturklik)

Sarrerak datorren ostiralean jarriko dituzte salgai, hilaren 23an, 310 arropa dendan.

Itxuan kontzertuak formatuaren hirugarren hitzorduak badu eguna, otsailaren 7a. 22:00etan izango da kontzertua, ohi bezala, Hiruputzu gaztetxean, eta sarrerak datorren ostiralean jarriko dituzte salgai, hilaren 23an, 310 arropa dendan.

Azaroaren erdialdean jarri zuten martxan Galdedebaldeko kideek formatu berritzailea. Zehazki, ikusleek ez dakite sarrerak erostean zein talderen kontzertua entzungo duten, eta lekuan bertan jakiten dute musika jotzen hasten direnean. Antolatzaileen hitzetan, formatuaren helburua da ikusleek musikaz erabat gozatzea. Halaber, helburu hori lortzeko, mugikorretako kamarak ere estaltzen dituzte kontzertuan zehar.  Lehen bi kontzertuak Nogen eta Skabidean taldeek eskaini dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide