Producciones Maestras konpainiak Nire beldurrik maiteenak antzezlana eskainiko du bihar Modelon, 16:45ean hasita, Antzerkia Familia formatuaren barruan. Izenburuak dioen moduan, beldurrak izango dituzte hizpide antzezlanean, hain zuzen ere, haurtzaroan sortu, eta askotan, "helduaroan oraindik ere gure alboan jarraitzen dutenei buruzkoa". Bidai horri buruz eskainiko dute antzezlana Iker Bengoetxea eta Xabier Artieda aktoreek gorpuztutako pertsonaiek.
"Zeren beldur gara beldur garenean? Beldurrak beldur ematen al digu? Zenbat beldur dago gure beldurrean?". Galdera horiek egin dituzte taldeko kideek, eta horiei buruz hausnartu nahi duten familiak gonbidatu dituzte antzezlanera. Oraindik eros daitezke sarrerak, hemen.