Igandean jokatuko dute batel ligako bigarren jardunaldia, Pasaian

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 16a

ZAEko arraunlariak, Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian. (Julene Sorarrain)

Zarautz Arraun Elkarteko bederatzi batelek parte hartuko dute Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldian.

Zarautz Arraun Elkarteko neska-mutilek Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute igande honetan. Pasaia izango da lehia eremua, eta 10:30ean hasiko dituzte estropadak.

Infantil, promesa, jubenil eta absolutu mailako arraunlariek parte hartuko dute bertan, eta horietatik bederatzi izango dira ZAEkoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide