Asteburu honetan Paul Thomas Anderson zuzendariaren Una batalla tras otra filma emango dute Modelo aretoan. Bihartik astelehenera eskainiko dute ikus-entzunezkoa, guztira, lau saio. Horrez aparte, La deuda drama generoko filma ere emango dute bihar arratsaldean.
Una batalla tras otra filmean Leonardo Dicapriok, Sean Pennek, Chase Infinitik, Benicio Del Torok, Regina Hallek eta Teyana Taylorrek osatu dute aktoreen taldea. Akabatutako iraultzailea da Bob, paranoia egoeran eta drogatuta dagoena. Bere alaba kementsu eta autosufizientearekin, Wilmarekin, besteengandik deskonektatuta bizi da. Bere etsaia gaiztoa itzuli egin da, 16 urteren bondoren, eta bere alaba desagertu egin da. Orduan, erradikal ohiak borroka egin beharko du bere alaba aurkitzeko. Bai alabak eta bai aitak iraganaren ondorioen aurka borrokatu beharko dute.
La deuda filmean, berriz, Lucas eta Antonia dira protagonistak. 47 urte ditu Lucasek, eta adineko emakumea da Antonia. Hiriaren erdialdean bizi dira, eta zailtasun ekonomikoak dituzten arren, Lucas eta Antonia maitasunez, ilusioz eta umorez bizi dira. Bere egunek normaltasunez egiten dute aurrera, inbertsio-funts batek beraiek bizi diren etxebizitzen eraikina pisu turistiko bihurtzeko eskuratzen duen arte. Lucas etxea ez galtzeko behar den dirua lortzen saiatuko da orduan, baina erabaki oker batek bizitza aldatuko die.
Bi emankizunetarako sarrerak Modeloko leihatilan zein Internet bidez eros daitezke, ondorengo lotura honetan.
Bihar, urtarrilak 17, launbata
- 19:15. La deuda.
- 22:15. Una batalla tras otra.
Etzi, urtarrilak 18, igandea
- 19:15. Una batalla tras otra.
Urtarrilak 19, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Una batalla tras otra.
- 20:00. Una batalla tras otra.