Otsaileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 14a

Pertsona bat ordenagailu batean idazten.

Lau ikastaro izango dira datorren hilabetean zehar, euskaraz, eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea.

KZguneak otsaileko eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilabetean lau ikastaro eskainiko ditu. Euskaraz emango dituzte saio horiek, iraupen ezberdina izango dute, eta parte hartzeko nahia dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Hori horrela, ondorengoak dira otsailean KZgunean eskainiko dituzten ikastaroak:

  • Canva. Zure diseinuak sortu.
    • Hamar ordu.
    • Otsailaren 16tik 25era, urrunekoa.
  • Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 10ean eta 11n, 11:00etatik 13:00etara, bideokonferentziaz.
  • Sortu zure e-mail marketin kanpainak.
    • Hogei ordu.
    • Otsailren 2tik 18ra, urrunekoa.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak.
    • Lau ordu.
    • Otsailaren 10ean eta 11n, 18:00etatik 20:00etara, bideokonferentziaz.

Izena emateko

Beraz, ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat bide dituzte horretarako:

  • KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 87) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
  • Telefonoz deituta (943-02 36 87). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
  • KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Zarautzeko KZgunea (Zigordia 34, lehenengo solairua) astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide