'Eloy de la Iglesia, adicto al cine' dokumentala, Goya sarietarako hautagai

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 14a

'Eloy de la Iglesia, adicto al cine' dokumentaleko irudia.

Gaizka Urresti zinemagileak Eloy de la Iglesia zuzendari zarauztarrari buruz egindako lana film dokumental onenaren sarirako hautatu dute.

Espainiako Zinema Akademiak atzo eman zituen jakitera Goya sarietarako izendapenak. Otsailaren 28an egingo dute sariak banatzeko gala Bartzelonan, eta hautagai horien guztien artean dago Eloy de la Iglesia zuzendari zarauztarraren inguruko dokumentala: Eloy de la Iglesia, adicto al cine.

Gaizka Urresti zinemagile bizkaitarraren lana da, eta bertan Eloy de la Iglesia (Zarautz, 1944-Madril, 2006) zuzendari zarauztarraren figura aldarrikatzen du, non bere bizitzak eta bere obrak frankismoaren azken urteetako eta trantsizio garaiko alderdirik gordinena nahiz dekadenteena erakusten duen.

Zehazki, 2025. Todos Somos Gaza, Flores para Antonio, Tardes de soledad eta The Sleeper. El Caravaggio perdido dokumentalekin batera lehiatuko da kategoria horretan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide