Labetik atera berri dute Eraman nazazu zurekin album ilustratua. Maider Leturiaga Zarauztarrak egin ditu istorioa janzten duten ilustrazioak, eta Junkal Lertxundi donostiarra arduratu da testuaz. Elkarbizitzaz eta zaintzaz mintzo dira orrialdeetan, eta kontakizuna umore ukitu batekin eraiki dute.
Azken proiektuak argia ikusi duen honetan, Leturiagak ilustratzaile modura dituen erronkez hitz egin du, esaterako, adimen artifizialaz. Egunerokoan trabak badauden arren, lanean jarraitzen duela dio, eta jada baditu proiektu berriak eskuartean.