El Patio Teatro konpainiak feriak zein barrakak eta, nolabait ere, horietan lan egiten duten jendea oinarri duen Feriantes antzezlana taularatuko du Modelon. Emanaldia ostiralean izango da, 20:00etan hasita, eta sarrerak salgai daude aretoko txartelgian eta online, 8,65 euroan.
Antzerki talde errioxarrak arratsalde pasa moduko bat barraketan proposatuko dio publikoari, baina antzoki baten barruan. Atzera begirada bat da ilusiora eta dibertimentura, eta batik bat garaiko feriante haien eskaintzetara.
Antzezlan honek hainbat sari eta aitortza jaso ditu azken urteetan; besteak beste, Gijongo FETEN jaialdian Antzerki Dokumentaleko Ikuskizun Onena eta Lleidako Titelles Ferian Eszenografia Onenaren Drac d' Or saria.