Keoni Lasak agur esan dio Munduko Junior Txapelketari

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 13a

Keoni Lasa surflari zarauztarra Junior mailako Munduko Txapelketan. (Cait Miers)

Gabriel Klaussner brasildarrak hartu du mendean final-hamaseirenetan. Janire Gonzalez-Etxabarrik bakarrik lortu du final-laurdenetarako txartela; haren ahizpa Annette Gonzalez-Etxabarrik ere ez du gainditu kanporaketa.

Junior mailako Munduko Txapelketa jokatzen ari dira Filipinetan, La Uniongo Urbistondo hondartzan, eta hasiera bikaina egin ondoren, eskualdeko hiru surflaritatik bakarrak jarraitzen dute lehian, final-hamaseirenak jokatu ondoren: Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak, hain zuzen ere. Keoni Lasa zarauztarrak eta Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak ezin izan dute berriki jokatutako kanporaketak gainditu.

Lasa hirugarren txandan aritu da Gabriel Klaussner brasildarraren aurka, eta 10.56 puntu lortu ditu, 5.63ko eta 4.93ko bi olaturi esker. Lehiakideak, ordea, saio hobe osatu du, eta hartutako olatuetako bat 8.17koa izan da; azkenean, 14.10 punturekin amaitu du kanporaketa.

Annette Gonzalez-Etxabarri antzeko zerbait gertatu zaio; honek lortutako 10.16ko puntu sorta ez da nahikoa izan Isla Huppatz australiarrak eskuratu dituen 13.50 puntuen aurrean. Aurkariak zumaiarrak (5.33 eta 4.83) baino bi olatu hobeak hartu ditu (7.83 eta 5.67), eta hori guztiz erabakigarria izan da.

Eguneko albiste ona Janire Gonzalez-Etxabarri ahizpak eman du. Zortzigarren eta azken txandan lehiatu da etaongi garaitu du Zoey Kaina estatubatuarra, 12.70 punturekin (6.37 eta 6.33). Kainak 10.00 puntu lortu ditu (5.17 eta 4.83), eta inolako momentuan ez da hurbildu zumaiarraren mailara. Orain, Catalina Zariquiey kanadiarra izango du aurrez aurre final-laurdenetan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide