Antonio Flores musikari espainiarrari buruzko Flores para Antonio dokumentala eskainiko dute gaur arratsaldean Modelo aretoan, 19:30ean hasita. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute Elena Molina eta Isaki Lacuestak zuzendutako ikus entzunezkoa.
Bertan, Alba Flores da protagonista, musikariaren alaba. Aita 8 urte zituenean galdu zuen Floresek, eta horregatik, berari buruzko egia bilatzen saituko da. Alabak abesteari utzi zion aita hil zenean, eta orain, bere ahotsa eta istorioa berreskuratu nahi ditu, aitaren familiako kideei eta lagunei galdetuz. Zehazki, Ana Villa, Lolita eta Rosario Flores, Antonio Carmona, Ariel Rot, Joaquin Sabina eta Silvia Perez Cruzek parte hartu dute dokumentalean. Abenduan film luze dokumental onenaren Forque saria irabazi zuen Flores para Antoniok.