Gabonetako etenaren ostean, kalera itzuli dira pentsiodunak, eta protestei heldu diete berriro ere. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan bildu dira gaur eguerdian egin duten urteko lehen elkarretaratzean ere. 12:00etan batu dira, eta horrela egingo dute aurreratzean astelehenero.
Pentsiodunen herri ekimen legegileak ez zuen iaz erakunde publikoen babesa lortu, eta beraz, gutxiengo pentsioaren alde borrokan jarraituko dute 2026an ere.