Garaipen inportanteak lortu dituzte Amenabarrek eta Aialak

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 12a

Amenabar Zarautz taldea, garaipena irabazi berritan. (Amenabar ZKE)

Aritzbatalde kiroldegian jokatu zituzten partidak biek ala biek, larunbat arratsaldean. Gizonezkoek bigarren itzuliko lehen partida irabazi zuten bigarren sailkatua den Romoren aurka. Emakumezkoek lehen itzulia borobildu zuten, Urdaneta azlen sailkatua mendean hartuz.

Amenabar Zarautzek ligaren bigarren itzuliko lehen partida jokatu zuen larunbatean, etxean, aurkari zuzena den Romoren aurka. Bizkaiko taldea bigarren postuan ongi kokatuta iritsi zen Aritzbatalde kiroldegira, berdinketa eta partida bakarra galduta; zarauztarren aurka galdu zuten norgehiago hura, denboraldiko lehen jardunaldian. Beraz, hortzak zorrotz kantxaratu ziren larunbat arratsaldean.

Hala ere, Mikel Agirrezabalagak gidatzen zuen taldea gehiago izan zen, eta 34-31ko emaitzarekin gailendu zen. Garaipen berri honekin hamasei dira Amenbarrek jarraian irabazitako norgehiagokak. Gizonezkoen 1. Maila Nazionalen lider dira, eta dinamika bikain honek merezi duten eta dagokien kategorira emango die, ezbairik gabe.

Aiala Zarautzek ere garaipen inportantea lortu zuen Urdanetaren aurka. Lehen itzuliko azken partida jokatu zuen Aritzbatalden, eta 31-27 irabazi zuen Bizkaiko taldearen aurka; hauek azken postuan daude sailkapenean.

Konfiantza hartzeko eta hauspo berritzeko norgehiagoka izan zen larunbatekoa Aialarentzat; izan ere, datorren asteburuan Zilarrezko mailaren denboraldiaren bigarren itzuliari ekingo dio, eta Iruñeko Beti Onak izango du aurrez aurre. Aurkari zaila, zalantzarik gabe; hirugarren daude sailkapenean. Zarauzko taldea taiularen erdialdean dago, zazpigarren postuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide