Hondarribia garaituz hasi du denboraldia Xake taldeak

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 12a

ZKEko Xakeko taldeak jokoan, larunbatean. (ZKE Xake)

Preferente mailakoek 2,5-1,5ko emaitzarekin nagusitu zen lehen jardunaldian. Hirugarren mailako bi taldeak elkarren aurkla lehiatu ziren, eta esperientziadunak 4-0 irabazi zuten gazteen aurka.

Asteburuan ekin diote Xakeko Gipuzkoako Ligari, eta Zarautz Kirol Elkarteko Xake ataleko hiru taldeek larunbatean jokatu zituen lehen jardunaldiko partidak. Preferente mailakoek Hondarribia izan zuten aurkari, eta hirugarren mailako bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten.

Preferente mailakoek garaipenarekin hasi dute urtea, 2,5-1,5ko emaitzarekin. Jordi Figueras eta Andoni Etxabek euren partidak irabazi zituzten; Aitor Duok berdindu egin zuen, norgehiagoka estu baten ondoren; eta Jon Lertxundik galdu egin zuen  –aurkariak baino hiru peoi gehiago zituen, baina trukean alfil bat gutxiago–.

Hirugarren mailan, Zarauzko bi taldeen arteko derbia jokatu zen: esperientziadunen eta gazteen artekoa, hain zuzen ere. Balantzak nabarmen egin zuen eskarmentudunen alde, eta horiek 4-0ko emaitzarekin irabazi zuten gazteen aurka. Hauek izan ziren zarauztarren arteko partiden emaitzak: Martin Iribarrek 1-0 irabazi zion Nikolas Riestrari; Jorge Feijook 1-0 Eñaut Manterolari; Iñaki Buruntzak 1-0 Urko Larrañagari; eta Jon Altzibarrek 1-0 Endika Argaizi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide