Odol emaileek etzi, asteazkena, izango dute odola ateratzeko aukera Zarauzko anbulatorioan. Urteko lehen hitzordua izango da, eta ohikoa den moduan, 16:30etik 21:00etara izango da ateraldia. Hitzordua aurrez hartu beharko da 943-00 78 85 telefonora deituta edo lotura honetan izena emanda.