Herriko kaleak girotu dituzte kantu jirako abeslariek

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 10a

Eguzki izpiak irten dira Lege Zaharren Enparantzan eskainitako emanaldiarekin. Taldeko abeslariak kalez kale ibili dira gaur eguerdian, Zarautz Kantuan egitasmoaren harira.

Izarra Aristi eta Mertxe Isastiren gidaritzapean, herriko kaleak girotu dituzte Zarautz Kantuaneko abeslariek gaur eguerdian. Hasiera batean eguraldia lagun izan ez duten arren, abesten hasi orduko eguzki izpiak irten dira eta Lege Zaharren enparantza alaitu dute.

Hala, plazatik abiatu eta kalez kale ibili dira abesti ezagunak abesten, herritarren laguntzarekin batera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide