Iaz bezala aurten ere, Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak Gabonetako zozketak antolatu ditu. Hain justu, 500 euroko bi erosketa txartel, 200 euroko beste lau eta lau otarre zeuden jokoan, eta zozketek dagoeneko badituzte irabazleak.
Halaber, Murkilek eskerrak eman nahi dizkie herriko merkataritzan konfiantza duten eta Gabonetako erosketak Zarautzen egin dituzten herritarrei.
Hori horrela, hauek dira aurtengo irabazleak:
- Mari Carmen San Sebastian, Nui dendan: 500 euro.
- Nerea Fernandez de Antona, Olaizola optikan: 500 euro.
- Luis Mari Sorazu, Neksus dendan: 200 euro.
- Xabier Bergara, Etxe-ona Bakailauak dendan: 200 euro.
- Paloma Marinamendi, El palacio del niño dendan: 200 euro.
- Rosa Zubizarreta, Ganbara dendan: 200 euro.
- Noemi Legorburu, J.M. Jostailuak dendan: otarra.
- Ane Lago, Lizardin: otarra.
- Ainhitze Egaña, Biyonan: otarra.
- Amaia Elias, Cerrajería Francesena dendan: otarra.