Haurrentzako zein helduentzako eskaintza izango da asteburu honetan ere Modelo aretoan: zehazki, Rondallas eta Bob Esponja: Una aventura pirata filmak ikusi ahal izango dira bertan, egun eta ordu ezberdinetan.
Gaurtik astelehenera emango dute Daniel Sanchez zuzendariak gidatutako Rondallas komedia. Javier Gutierrez, Maria Vazquez, Judith Fernandez, Tamar Novas, Carlos Blanco eta Fer Fraga bezalako aktoreek osatzen dute lana. Galiziako marinel herri txiki batean girotuta dago filma. Arrantza-ontzi baten hondoratze tragikoak herria astindu zuela bi urte igaro dira, eta herritarrek erabaki dute badela garaia ilusioa berreskuratu eta dolua atzean uzteko. Hori dela eta, bat egiten dute errondaila martxan jartzeko: musika tradizionaleko talde bat da, eta adin guztietako herritarrek parte hartzen dute. Lehiaketa batean parte hartu nahi dute, berriz ere aurrera begiratzen hasteko.
Bob Esponja: Una aventura pirata bihar eta etzi eskainiko dute. Tipo handia dela erakutsi nahi du Bob Esponjak, eta, horregatik, Kangrejo jaunaren aurrean bere ausardia erakustea erabaki du. Horretarako, Holandako Alderraia pirata mamu misteriotsuaren atzetik joango da. Itsas abentura bat hasiko du orduan, ozeanoaren sakonera urrunenean, belaki bakar bat ere inoiz iritsi ez den lekuan.
Bi emankizunetarako sarrerak Modeloko leihatilan zein Internet bidez eros daitezke, ondorengo lotura honetan.
Gaur, urtarrilak 9, ostirala
- 20:00. Rondallas.
Bihar, urtarrilak 10, larunbata
- 16:45. Bob Esponja: Una aventura.
- 19:15. Rondallas.
- 22:15. Rondallas.
Etzi, urtarrilak 11, igandea
- 16:45. Bob Esponja: Una aventura.
- 19:15. Rondallas.
Urtarrilak 12, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Rondallas.
- 19:30. Rondallas.