Joskintza tailerra antolatu dute Hiruputzun

Mireia Galarza Bastida

Josteko materiala. (Pixabay)

Larunbaterako jarri dute hitzordua, 11:00etan, eta bertaratzen direnek konponketak egiten ikasiko dute. 

Lehen aldiz joskintza tailerra antolatu dute Hiruputzu gaztetxean. Larunbaterako jarri dute hitzordua, 11:00etan, eta bertaratzen direnek konponketak egiten ikasiko dute. 

Ikasteko materiala norberak eramateko eskatu dute gaztetxeko kideek, zehazki, oihalak, hariak, artaziak, jostorratzak eta josteko makina (edukiz gero). Antolatzaileek azaldu dutenez, asmoa tailerrekin jarraitzea da, eta hori horrela, egun gehiago zehazten joango direla gaineratu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide