Sarek larunbatean Bilbon egingo duen manifestaziorako autobusa antolatu dute

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 7a

Sarek iaz Bilbon egin zuen manifestazioko irudia. (Sare)

Hain zuzen ere, Arrano eta Eguzki tabernetan eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena. 15:00etan aterako da Zarauztik, Frailetako geltokitik, zehazki. 

Sarek euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako. Bilbon izango da hitzordua, urteetako ohiturari jarraituz; La Casillatik hasiko da manifestazioa, 17:00etan, Ezin da gehiago luzatu. Konponbidea. Bakea. Elkarbizitza lelopean.

Zarauztik Bilbora joateko eta handik herrira itzultzeko autobusa antolatu dute. Hain zuzen ere, Arrano eta Eguzki tabernetan eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena. 15:00etan aterako da Zarauztik, Frailetako geltokitik, zehazki. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide