Saio Originalaren barruan, La deuda filma eskainiko dute gaur arratsaldean Modelo aretoan, 19:15ean hasita. Daniel Guzman zuzendariak sortutako azken filmean Lucas da protagonista, 47 urteko gizon bat, Antoniarekin batera, eta hiri erdiguneko pisu batean bizi dira biak. Zailtasun ekonomikoak dituzten arren, biak maitasunez, ilusioz eta umorez bizi dira. Ohiko bizitza dute, harik eta inbertsio funts batek eraikina pisu turistiko bihurtzeko eskuratzen duen arte. Lucas etxea ez galtzeko behar den dirua lortzen saiatuko da, baina erabaki oker batek bizitza aldatuko die.
Aktoreen artean dago Guzman bera, eta berarekin batera aritu dira filmean Rosario Garcia, Itziar Ituño, Susana Abaitua, Luis Tosar, Mona Martínez, Francesc Garrido eta Fernando Valdivielso aktoreak, besteak beste. Malagako 28. Zinema Jaialdian film onenaren nominazioa jaso zuen Guzmanen sormenak.