Helduen liburutegiak ordutegi jarraia izango du aurrerantzean

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 5a

Sanz Enea liburutegia barrutik. (utzitakoa)

Gaurtik aurrera, 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik astegunetan. Larunbatetan ordubete gehiago gehitu diete helduen eta haurren ordutegiari, eta 10:00etatik 14:00etara emango dute zerbitzua.

Urte berriarekin batera, Sanz Enea liburutegiak ordutegia nabarmen zabaldu du. Gaurtik aurrera, helduen liburutegiak ez du etenik egingo astegunetan, eta ordutegi jarraia izango du; 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik zerbitzua, astelehenetik ostiralera. Haurren liburutegiak, aitzitik, lehen bezala harraituko du, 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, larunbatetan ordubete gehiago gehitu diete helduen eta haurren ordutegiari, eta 10:00etatik 14:00etara emango dute zerbitzua.

Udan, berriz, goizez bakarrik egongo dira irekita bi liburutegiak; kainaren 29tik irailaren 11ra arte, 09:00etatik 15:00etara egongo dira erabilgarri, hain zuzen ere

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide